III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A P A R R O S O
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan (haren bidez aldatu baitziren Erregelamenduko artikulu batzuk) xedatutakoa betez, aditzera ematen da alkate udalburuaren ebazpenaren bidez lizentzia eman zaiola ondoko ezaugarriak dituen jarduerari:
Lizentzia eman zen eguna: 2002ko irailaren 12a. Eskatzailea: Talleres Jacinto, S.L. Jarduera: metalgintza, nekazaritzako tresnak egin eta konpontzea. Tokia: hilerriko bidea, z.g., Caparroso (Nafarroa).
Caparroson, bi mila eta biko irailaren hamabian. Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.
Iragarkiaren kodea: A0210020