123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Deialdia, Obanosko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bitartez betetzeko

Udal honek deialdia iragartzen du, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bitartez betetzeko. Hona hemen baldintzak:

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Obanosko Udaleko D mailako zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat igoera txanda murriztuan betetzea, Udal horretako E mailako funtzionarioen artean.

1.2. Lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren arabera D mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen ditu, bai eta dagozkion lansari osagarriak ere.

1.3. Hautapen probak 6. oinarrian azaltzen dira.

1.4. Izendatzen den izangaiak Obanosko udalerrian bizi beharko du.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta urtero onesten den egutegiari lotuko zaio, baina administrazio organo eskudunek noiznahi aldatu ahalko dituzte biak.

1.6. Eginkizun hauek izanen ditu:

-Udal eraikinetako mantentze lanak eginen ditu, bai eta hilerriari, herriko argiei, kaleei eta bideei dagozkienak ere. Orobat, udal ondasunak zainduko ditu eta honako hauetaz ere arduratuko da: ehorzketak, ibilgailuak gidatzea, jakinarazpenak eta adierazpenak banatzea eta mota guztietako zerbitzu anitzak egitea. Horiekin batera, haren gain utz daitezkeen antzeko lanak, halako espezializazio baten beharrik ez dutenak baina nolabait lanbidearen berri izatea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak. Horiek denak beren eskumenen esparruan eta beren maila eta kategoriaren barrenean.

-Alkatetzaren aginduak bete eta betearaziko ditu.

-Obanosko Udalak edonoiz erabaki ahal dituen eginkizunak, bere mailari badagozkio.

2. oinarria.-Izangaien baldintzak.

2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

Obanosko Udaleko funtzionarioa izatea, E mailaren barnean.

Nafarroako Administrazio Publikoetan zerbitzuak egiazki zortzi urtez eman dituela frogatzea, beti ere E mailan.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Eskabideak Obanosko Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean. Eskabideok eranskineko ereduari lotuko zaizkio.

3.2. Bertan, oposizio-lehiaketaren epaimahaiak deialdiaren baldintzei jarraituz baloratu beharreko merezimenduak alegatuko dituzte izangaiek eta horiek frogatzeko behar beste agiri erantsiko.

4. oinarria.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Obanosko Udaleko alkateak hamar eguneko epearen barnean izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda Udaletxeko iragarki oholean paratuko da.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda iragarki oholean argitara eman eta ondoko hamar egun baliodunean, bidezko erreklamazioak aurkeztu edo zuzenketak egin ahalko dituzte, Obanosko Udalaren erregistro orokorrean idazkia aurkeztuz.

4.3. Aipatu epea iraganik eta, hala behar bada, erreklamazioak edo zuzenketak ebatzitakoan, alkate jaunak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du. Zerrenda Obanosko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da eta, bide batez, bertan zehaztuko da oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Lehendakaria: Fernando Lana Guembe jauna, Obanosko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Pedro Miguel Ardaiz Loyola jauna, Obanosko Udaleko alkateordea.

Mahaikidea: María Angeles Guembe Díaz andrea, Obanosko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Adolfo Guindo Guembe jauna, Obanosko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: José María Zabalegui Salinas jauna, Obanosko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Diego Santesteban Arana jauna, Obanosko Udaleko zinegotzia.

Mahaikide-idazkaria: José María Azanza Ruiz de Erenchun jauna, Obanosko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Fernando Muruzábal Echeverría jauna, Obanosko Udaleko kontu-hartzailea.

5.2. Izangaiek mahaikideak errefusatu ahalko dituzte Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako moduan eta baldintzetan.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak; berdinketara iritsiz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabili ahalko du.

6. oinarria.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 16.J) artikuluarekin bat, oposizioa, gutxienez ere, deialdia argitaratu eta bi hilabetetara hasiko da.

6.2. Oposizioaldian proba teoriko-praktiko bat eta elkarrizketa bat eginen dira.

a) Proba praktikoan ariketa hauek egin beharko dira eta bakoitzean gehienez ere 4 puntu lortu ahalko dira:

Gehienez ere 15 minututan zuhaitzak landatzeko zulo bat egitea, 60 cm-ko diametroa eta 60 cm-ko sakonera dituena.

Belarra mozteko makina baten aihotza muntatu eta desmuntatzea, eta bitartean erabili, 10 minututan gehienez ere.

Herriko argietako lanpara bat muntatu eta desmuntatzea, 15 minututan gehienez ere.

Ureztatzeko sistema bat programatzea, 5 minututan gehienez ere.

Probaren balioa, guztira: 20 puntu.

b) Oinarrizko mailako lau problema argitzea.Proba honetan ezingo dira kalkulagailuak erabili.

Probaren balioa:10 puntu, 2,50 buruketa bakoitzeko.

Gainditzeko, gutxienez ere 15 puntu eskuratu behar dira.

6.3. Elkarrizketa.

Aurreko proba gainditzen duten izangaiek elkarrizketa bat izanen dute epaimahaiarekin lanaren gorabeheren gainean.

Proba honetan 5 puntu emanen dira gehienez eta ez da baztergarria izanen.

7. oinarria.-Identifikatzea eta bestelakoak.

7.1. Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legezko baliokideren bat aldean daramatela agertu beharko dute probetara. Oharretatik kopiatzeak eta bestelako iruzurrak egiteak berehala baztertzea ekarriko dute, ekintza penalak ukatu gabe, bidezko badira.

8. oinarria.-Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Proben puntuazioak batu ondoan, epaimahaiak zerrenda osatuko du, puntuaziorik altuena duenetik baxuenera antolatua, eta organo eskudunari izendapen proposamen loteslea igorriko dio, lehenengo izangaiaren aldekoa. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

9. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Alkatea, Udalaren izenean, beharkizunak epe eta modu egokian betetzen dituen izangai proposatua izendatzeko organo eskuduna izanen da. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izangai izendatuak izendapenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean hartu beharko du karguaren jabetza, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusi bezala zin egin edo hitz eman ondoren.

Aipatu epearen barnean, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendan puntuazioaren aldetik ondotik heldu den izangaiarekin beteko da hutsunea, eta horrekin ere 9. oinarrian xedatutakoaren arabera jokatuko da.

10. oinarria.-Errekurtsoak.

10.1. Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek paratu ahalko dira, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Obanosen, bi mila eta biko irailaren bostean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

E R A N S K I N A

Izena: ..........................., adinez nagusia, N.A.N: ............., sorteguna: 19....., sorterria: ............. (........), helbidea: ......................... (kalea, posta kodea), telefonoa: ............

Zure aurrean azaldu eta adierazten dut:

Zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzeko galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau onartu eta, ondorioz, zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Obanosen, 2002ko .............................aren ............(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0210254