III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A R A I O A
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren karguak betetzeko deialdia iragartzen da Horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek udal idazkaritzan beren eskabideak aurkez ditzaten. Haietan, delako Erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela adierazi beharko dute.
Garaioan, bi mila eta biko irailaren hamaseian. Alkatea, Alejandro Martín Aróstegui Inda.
Iragarkiaren kodea: A0210204