I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuarena, Nafarroako Foru Komunitatean inkesta orokor bat egiteko laguntza teknikoko zerbitzua esleitzeko.
Nafarroako administrazio publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betez, iragartzen da Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2002ko irailaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, honako kontratu hau esleitu duela:
Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitatean inkesta orokor bat egiteko laguntza teknikoko zerbitzuaren kontratazioa.
Esleipen prozedura: lehiaketa publikoa.
Kontratuaren prezioa: 31.553 euro (BEZa barne).
Kontratuaren epea: 2002ko azaroaren 10a.
Esleipen-hartzailea: Navcomtel, S.L.
Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita seian. Parlamentuko lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.
Iragarkiaren kodea: A0210430