123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urriaren 7ko 211/2002 Foru Dekretuarena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Euskararen Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Urriaren 7ko 211/2002 Foru Dekretuan, Nafarroako Euskararen Kontseiluko kideak izendatzekoan, akats bat dago, José María Iza Echeveste jauna aipatzen baita kontseilukide gisa "euskara gaietarako errektoreari atxikia" den aldetik, baina kargu horren titulua ez da jaun hori baizik eta Ildefonso Grande Esteban jauna.

Horregatik, Foru Dekretu horren 1. artiuluan "Nafarroako Unibertsitate Publikoa: José María Iza Echeveste jauna" dioen tokian, honela behar du: "Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Ildefonso Grande Esteban jauna".

Iruñean, bi mila eta biko urriaren bederatzian.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0210921