123. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

204/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 30ekoa, urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez arautzen da zer finantzazio eta laguntza neurri hartu behar diren etxebizitza gaietako ekintza babesgarrietarako, bizileku eraikinak sustatzeko, ikuskapen eta kontrolerako, Nafarroako babes ofizialeko etxebizitzen prezio araubidea eta deskalifikazio aukerak finkatzeko.

Nafarroan etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei aplikatuko zaizkien moduluak ezarri eta etxebizitza erosteko laguntzak handitzen dituen maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legea erregelamendu bidez garatu behar da. Izan ere, babes ofizialeko etxebizitza erosten duenari hura eskuratzeko ahalegin ekonomikoa handitu gabe aukera emateko laguntzen zenbatekoa zehaztu behar da, 2002ko modulua kontsumorako prezioen indizearen gainetik igoagatik ere. Horretarako, fondo galdurako dirulaguntzan haren adinako sustengu batzuk gauzatu behar dira, sarrera pagatzeko ahalegina gutxituz, baita geroraturiko prezioko maileguaren subsidiazioan ere.

Urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuan aldaketa egoki batzuk sartu dira, hobekuntzak dakartzatenak.

Adibidez, Foru Dekretuko 6. artikulua argitasun handiagoaz idazten da. Horrela, babes ofizialeko etxebizitzak erosteko laguntzak hartzeko kasu batzuk gehiago zehazten dira.

2002. modulua handitzeak badu nahi ez den ondorio bat, alegia, laguntzak hartzeko gutxieneko dirusarrerak jasotzea, etxebizitzaren gehieneko prezioaren zazpirena egiten baitzuten. Gutxieneko dirusarrerak erosten den etxebizitzaren gehieneko prezioaren zortzirena egin arte gutxitzean, kaudimenik ezetik hurbil-hurbil dauden erosle batzuen alde jotzen da, lehengo egoerara itzultzen baita.

Gune libreak uzten dituzten etxe-eraispenetarako laguntza lehentasunez zaharberritu beharrekoak ez diren eremuetara zabaltzen da. Araubide bereziko etxebizitzetarako abiapuntuko baremoa pixka bat aldatzen da. Aldaketa horiek moduluari dagozkio, etxebizitza zaharberrituen edo "alokairuko etxebizitzen boltsako" etxebizitzen alokairu babestua ukitzen duten gutxieneko batzuk ponderatu gabe. Horretarako, haien arautegiak babes ofizialeko alokairuko etxebizitzenekin batzen dira. Administrazio-egintza batzuetarako epeak zehazten dira. Behin betikoz kalifikatu ondoren urtebete iragatean lehenbizikoz besterentzen diren etxebizitzen gehieneko prezioak espresuki finkatzen dira. Emaniko mailegu kualifikatuak garaia baino lehen bertan behera uzten dituzten sustapenetan hasiera batez aurreikusiriko epeetan babes ofizialeko araubidean irauteko kasua argitzen da. Eta babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatuz gero, hiri-lurretako kontribuzioko tasen hobariak itzuli beharra berresten da.

Bestaldetik, neurri batzuk hartzen dira babes ofizialeko eta prezio tasatuko etxebizitzak saltzean iruzurrak eragozteko, hala nola, eroslea behartzea erregistroaren arabera etxebizitzari loturik ez dauden beste lokal batzuk erostera. Eta aukera ematen zaie nahi duten entitate publikoei beren lurrak bertan eraikitzen diren babes ofizialeko etxebizitza batzuekin trukatzeko.

Maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legean modulua aldatzeko aipatzen den formula polinomikoa garatu ere egiten da eta Nafarroako Gobernuak edo haren sozietate publikoek bere izan dituzten eta lehiaketa bidez besterentzen diren lurretan eraikitzen diren etxebizitzak adjudikatu eta bisatzeko kontuak arautu ere bai.

Nafarroako Kontseiluak, 2002ko irailaren 3ko osoko bilkuran, irizpena egin zuen Foru Dekretu honetako proiektuaz.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren hogeita hamarreko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Aldatu egiten dira urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuko 6. artikuluko b) idatz-zatia, 8.1. artikuluko a) idatz-zatia, 17. artikulua, 19. artikulua, 22. artikuluko d) idatz-zatia, 25. artikulua, 27. artikulua, 58.1 artikuluko h) idatz-zatia, 64.4 artikuluko 1. lerroaldea, 64.5, 69, 92, 93, 136, 139, 140 eta 143. artikuluak, 144. artikuluko a) idatz-zatiko azkeneko lerroaldea, 145.4, 147. 148 eta 152. 3 idatz-zatiak. Foru Dekretu horren bidez arautzen da zer finantzazio eta laguntza neurri hartu behar diren etxebizitza gaietako ekintza babesgarrietarako, bizileku eraikinak sustatzeko, ikuskapen eta kontrolerako, Nafarroako babes ofizialeko etxebizitzen prezio araubidea eta deskalifikazio aukerak finkatzeko. Idazketa hau izanen dute:

276/1998 Foru Dekretuko 6. artikuluko b) idatz-zatia:

b) Hartzailea, etxebizitza erosteko edo jabetzan edo erabileran adjudikatzeko kontratuak bisatzeko eskatzen duen garaian edo, babes ofizialeko etxebizitzak norberak erabiltzeko sustatzen direnean, behin-behineko kalifikazioaren zedula eskatzen duen garaian, ez izatea beste etxebizitza bateko jabariaren edo erabilera eta gozamenerako eskubide erreal baten titularra, eta azken bost urteetan etxebizitza baten gaineko jabaria edo erabilera eta gozamenerako eskubide erreal bat eskualdatu gabea izatea.

Aurreko lerroaldean agindu denagatik ere, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak zilegi izanen du, kasuko gorabeherak azterturik, baimena ematea arau horretan salbuespena egiteko kasu hauetan:

-Baldin eta beste etxebizitza baten titulartasunaren gehienez %50a eskualdatu delarik ere (etxebizitza erosteko edo adjudikatzeko kontratuak bisatzeko eskatu aurreko edo, etxebizitza norberak erabiltzeko sustatzen denean, behin-behineko kalifikazioaren zedula eskatu aurreko bost urteetan), horrek ez badu dirusarrerarik sortu erosi diren etxebizitzen, eta hala bide denean, atxikitako garaje eta trastegelen prezioaren %60 baino gehiagokorik. Eskualdaketa horrek eskatzaileak lehengo etxebizitzaren gainean dituen eskubide guztiei erasanen die. Salbuespen hau ez da aplikatuko baldin eta etxebizitza berriaren erostunak diren pertsonek lehengo etxebizitza bat edo batzuetan dituzten jabetza partaidetzak osotara etxebizitza berriaren eta, hala bada, hari erantsitako garaje eta trastegela erosien prezioaren ehuneko 100era iristen badira, edota hortik sortu dirusarrerak osotara prezio horren %60ra iristen bada. Eskualdaketak eskatzaileak aurreko etxebizitzan zeuzkan eskubide guztiak ukituko ditu. Salbuespen hori ez da aplikatuko etxebizitza berriaren erosleek aurreko etxebizitzetan jabetza-partaidetzak badituzte, betiere partaidetza horien baturak %100 egiten badu edota horrela sorturiko dirusarreren baturak etxebizitza berriaren eta haren eranskinen prezioaren %60 gainditzen badu. Eskualdaketa hori izan dela frogatzeko, kasuko eskritura publikoa eta eskualdaketaren gaineko zergen likidazioa aurkeztu beharko dira, eskualdaketaren baliotzat Administrazio eskudunak ondare eskualdaketen gaineko zerga likidatzeko egiaztatu duena hartuta.

-Beste etxebizitza baten jabaria partekatzen duelako edo jabetza soila duelako kasuko etxebizitza ezin erabili edo gozatu duenean.

-Hartzailea beste etxebizitza baten titular delarik ere, honako kasu hauetako batean gertatzen bada: hirigintzako etxe-aldairak, bizigaitasun baldintza minimorik gabeko etxebizitza, edo etxebizitzaren azalera familiaren osaerarako desegokia izatea, eta, beste etxebizitza baten eskatzaile titularra izangatik ere, planeamenduan aurreikusten baldin bada haren ordez beste erabilera edo eraikuntza batzuk egitea.

Foru Dekretu honetan ezartzen denerako baizik ez, azalera desegokia dela juzgatuko da etxebizitzaren azalera erabilgarria, metro koadrotan, ez bada 30 metro baino gehiagokoa kide 1 edo 2ko famili unitateentzat, 45 metro baino gehiagokoa hiru kiderentzat, 60 metro baino gehiagokoa 4 kiderentzat, 75 5 kiderentzat eta 5etik gorako kide bakoitzeko beste 10 m2.

Planeamenduan etxebizitza ordeztea aurreikusten bada, edo norberaren etxebizitzaren azalera egokia ez bada, jabeak hiru entitate hauetariko bati jabetzan erosteko aukera eman beharko dio: Etxebizitza kokaturik dagoen udalari, Nafarroako Gobernuari, Viviendas de Navarra S.A. delako enpresari, edo kapital gehiena publikoa duen beste enpresa bati, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak agintzen dionaren arabera, babes ofizialeko prezioan etxebizitza ere halakoa bada edo katastroko balioan etxebizitza librea bada. Zuzeneko laguntzak hartzeko, beharrezkoa izanen da, aipatu diren entitateetariko baten batek erosteko aukera erabilita, etxebizitzaren eta, hala bada, hari erantsitako garaje eta trastegela erosien prezioaren %60tik goitiko dirusarrerak sortzea. Baldintza bera bete beharko da Nafarroako Gobernuari erosteko aukera emandako etxebizitzetan, Foru Dekretu honetako 14.d eta 29.d artikuluen arabera.

8.1. artikuluko a) idatz-zatia:

a) Famili Unitateari edo famili unitatean sartu gabeko subjektu pasiboari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena edo aitorpenak aurkezteko epea behin pasatu ondoren kooperatiba edo elkarte ez diren norberak erabiltzeko sustatzaileen kasuan behin-behineko kalifikazioa eskatu aurreko edo, gainerako kasuetan, etxebizitza erosteko kontratuak bisatzeko eskatu aurreko zergaldiko zerga oinarriaren edo oinarrien zenbatekoa, zati aldi horretako lanbide arteko gutxieneko soldata.

Errentaren aitorpena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari ez baizik beste administrazio bati egin bazaio, Foru Dekretu honetan agintzen denari begira zerga oinarriaren zati orokorra finkatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aitorpena egiten dutenei aplikatzen zaizkien irizpide berberak hartuko dira aintzat.

Nolanahi ere, dirulaguntza hartzeko eskubidea aitortu ondoren, hartarako eskuratzen diren dirusarrerak mailegu kualifikatuak subsidiatzeko eskaerari aplikatuko zaizkio eta irizpide bera aplikatuko ere da dirulaguntza hartzeko eskubidearen aitorpena lehenbizi eskatu den kasuan.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean ageri den zerga oinarriaren zati orokorraren zenbatekoari, hartarako, benetan jasotako eta zergaz salbuetsitako errenten zenbatekoa gehituko zaio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko legeetan agintzen denaren arabera. Hori hala dela frogatzeko, organismo eskudunak emandako ziurtagiriak aurkeztuko dira.

Ez da zilegi izanen pertsona batek Foru Dekretu honen helburu diren dirulaguntza publikoak hartzea baldin haren zerga oinarriaren zati orokorra, zergaz salbuetsitako errentez gehitua, ez bada iristen erosten duen edo norberak erabiltzeko sustatzen duen etxebizitzaren -eranskinik kontatu gabe- benetako kostuaren zortziren batera edo -etxea erosita nahiz erosi gabe- zaharberritzeko egiten duen inbertsioaren zazpiren batera. Benetako kostu horretatik etxebizitzaren prezioaren %10a kenduko da etxebizitza-aurrezkiko kontua dagoenean Foru Dekretu honetako 19 eta 27. artikuluetan aurreikusten den moduan; hirigintza planeamenduko kalte-ordainak ere kenduko dira planeamendu horren ondorioz laguntza hartzailea bere lehengo etxea utzi beharrean gertatzen bada. Limitazio horretatik kanpo daude Foru Dekretu honetan arautzen den gizarteratze etxebizitzen araubidean sartzen diren pertsonak.

17. artikulua. Etxebizitzak erosi, adjudikazioan hartu eta berek erabiltzeko sustatzen dituztenentzako mailegu-subsidiazioak.

Nafarroako Gobernuak subsidiatuko ditu etxebizitzak erosi, adjudikazioan hartu eta berek erabiltzeko sustatzen dituztenei ematen zaizkien maileguak, hartzaileek zenbateko famili dirusarrerak dituzten, lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbat halakotan ponderatuak, halatan non interes subsidiatuko honako motak ateratzen diren:

L.G.S.aren HALAKO ZENBAT SUBSIDIAZIO TIPOA

2,5etik behera %3,5

3,5etik behera %5

4,5etik behera %7,5

19. artikulua. Dirulaguntzak.

Nafarroako Gobernuak honakoei emanen dizkie dirulaguntzak Nafarroako aurrekontu orokorretatik:

Etxebizitza erosi, adjudikazioan hartu eta norberak erabiltzeko sustatzen dutenei, honako zenbatekoetan:

LGS halako 2,5eraino: %10

LGSa halako 2,5etik 3,5era arte: %5.

Portzentaje horiek operazioari aplikatu behar zaion modulu ponderatua bider honako kontzeptu hauek egitetik ateratzen den emaitzari aplikatuko zaizkio:

-Etxebizitzaren azalera erabilgarria.

-Etxebizitzari datxezkien garaje eta trastegeletako azalera erabilgarriaren %60.

Operazioaren titularrak lanbide arteko gutxieneko soldata halako 4,5etik beherako familiaren dirusarrera ponderatuak baditu eta bi urtez, saleroste kontratua sinatu, adjudikazio agiria egin edo norberak erabiltzeko sustapenetan kalifikazio eskaera egin baino lehen, etxebizitza aurrezkiko kontua izan badu, gutxienez etxebizitzaren prezioaren %10ekoa (prezio hori saleroste kontratuan edo adjudikazio dokumentuan ageri dena izanen da edo etxebizitzaren eraikuntza balioari lurzoru urbanizatuarena batuta behin-behinekoz kalifikatzen den proiektuan ageri dena, norberak erabiltzeko sustapena bada), eta azken bi urteetan prezio horren batez besteko saldoa %5ekoa izan dela, Nafarroako Gobernuak dirulaguntza emanen du kasurako modulu ponderatuaren portzentajea bider etxebizitzaren azalera erabilgarri osoa eta bider datxezkion garaje eta trastegelako azaleraren %60, honela:

Lanbide arteko gutxieneko Aldez aurretik

soldata ponderatua aurrezteagatik

halako zenbat dirulaguntza portzentajea

L.G.S. halako 4,5eraino %3

22. artikuluko d) idatz-zatia:

d) Erakunde edo pertsona sustatzaileek zilegi izanen dute beste balorazio elementu batzuk sartzea, gehieneko puntuazioa, haietarako guztietarako, 10 puntukoa dela. Sustatzaile publikoa izaten bada, gehieneko puntuazioa 23 punturainokoa izan daiteke.

Alokatzeko sustapenetan, sustatzaile publiko eta pribatuek zilegi izanen dute atal honetan 23 punturaino izatea.

Berdinketa izaten bada, familiaren dirusarrera ponderatu txikienak dituen eskatzailea lehenetsiko da.

Sustatzaileak zilegi izanen du baldintzatzat ezartzea famili unitateko kide diren hiru edo gehiago pertsonari ez adjudikatzea sukalde, bainugela eta egongela-jantokiaz gain gela bakarra duen etxebizitzarik, edo bi gela lau pertsona baino gehiagori, edo hiru gela 6 pertsona baino gehiagori.

Sustatzaile publikoek erreserbak egiten ahalko dituzte bizilagun-talde batzuendako, kasuan kasuko sustapenaren behin-behineko kalifikazioa eskatzerakoan, horretarako arrazoiak emanda.

25. artikulua. Etxebizitza erosi, adjudikazioan hartu eta norberak erabiltzeko sustatzen dutenentzako maileguen subsidiazioa.

Nafarroako Gobernuak subsidiatu eginen ditu etxebizitza erosi, adjudikazioan hartu eta norberak erabiltzeko sustatzen dutenentzako mailegu kalifikatuak babes ofizialeko araubide bereziko operazioetan.

Subsidiazioa ezaldian ere eginen da, zeinak gehienez 36 hilabete iraunen baitu, 16 eta 125.2 artikuluek aipatzen duten gehigarrizko aldia barne dela.

Finantza entitateak amortizazio aldiaren hasiera gerokotzen badu mailegu hartzailea subrogatzen den egunetik hurrengo hilaren lehenbiziko egunera arte, bi data horien artean ez zaio subsidiaziorik emanen maileguari.

Subsidiatutako interes tasak ehuneko 3,5ekoak izanen dira, behin-behinekoz salmentarako edo adjudikaziorakotzat kalifikatu diren etxebizitzetan.

27. artikulua. Dirulaguntzak.

1. Nafarroako Gobernuak honako dirulaguntzak eraukiko ditu bere aurrekontuetatik:

Etxebizitza erosi, adjudikazioan hartu eta norberak erabiltzeko sustatzen dutenei: operazioari aplikatu behar zaion modulu ponderatuaren ehuneko 12, bider etxebizitzaren azalera erabilgarria eta atxikitako garaje eta trastegelaren azalera erabilgarriaren ehuneko 60.

Operazioaren titularrak saleroste kontratua edo adjudikazio dokumentua sinatu baino lehen bi urtez eratu badu etxebizitza aurrezkiko kontu bat, saleroste kontratu edo adjudikazio dokumentuan ageri den etxebizitza prezioaren gutxienez %10ekoa eta azken bi urteetako batezbestekoa gutxienez prezio horren %5ekoa izan duena, Nafarroako Gobernuak honako dirulaguntza emanen dio: aplikatu behar den modulu ponderatuaren portzentaje bat bider etxebizitzaren azalera erabilgarria eta atxikitako garaje eta trastegelaren azalera erabilgarriaren ehuneko 60, honela:

Lanbide arteko gutxieneko Aldez aurretik

soldata ponderatua aurrezteagatik

halako zenbat dirulaguntza portzentajea

L.G.S. halako 2,5eraino %3

2. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du artikulu honetako 1. zenbakiak aipatzen dituen dirulaguntzak aurreratzea, 20. artikuluan agintzen diren baldintzetan.

58.1 artikuluko h) idatz-zatia:

h) Zaharberritze eremu lehenetsietan, etxebizitza berriak sortzea daudenak erantsi, bereizi, edo zatitzearen ondorioz, dauden eraikinen lerro biltzailea edo haren eremu eraikia handiagotu gabe.

64.4 artikuluko lehenbiziko lerroaldea:

Zaharberritze eremu lehenetsietan, eraikina 50 urte baino zaharragoa bada eta jarduketak hirigintzari buruzko arautegiaren arabera lurzatia ukitzen duten jarduketa guztiak biltzen baditu, dirulaguntza portzentajea edozein kasutan ehuneko 40koa izanen da, artikulu honetako 1. atalean aipatu mugak daudela aurrekontu babesgarrirako eta etxebizitza azalerarako, eta 3. atalean agintzen dena ezertan galarazi gabe.

64.5 artikulua:

5. Etxebizitza eraikinetan igogailuak ezarri edo oztopo arkitektonikoak kentzeko, negozio lokalen edo etxebizitzen azalerak erosten badira, osagarrizko dirulaguntza bat emanen da, zeinaren muga honako kopuru hauetako txikiena izanen baita:

-Azalera horiek erosteko edo zortasuna edo kargak osatzeko prezioaren %45, azalerak erabat ezinbestekoak direnean igogailua ezarri edo oztopo arkitektonikoak kentzeko.

-Modulu ponderatuaren %80 bider igogailua ezarri edo oztopo arkitektonikoak kentzeko erabat ezinbestekoak diren metro koadro eraikien kopurua.

69. artikulua. Eraikinak lurreratzeko, edo erosi eta ondoren lurreratzeko dirulaguntzak.

Zilegi izanen da dirulaguntzak ematea zaharberritze eremu lehene- tsietan eraikinak erosteko, baldin eta lurreratzeko erosten badira antolamenduz kanpo daudelako eta horrek bizigaitasun baldintzak hobetzen baditu eraikinerako bererako edo hiri ingururako, betiere hirigintza planeamenduak agintzen duenaren arabera. Laguntza horien hartzaile izanen dira lurreratze lanen kostua bere gain hartzen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak.

Orobateko tratamendua izanen dute zaharberritze eremu lehene- tsietan norbere jabetzako eraikinak lurreratzeko lanek ere, aurreko baldintza berak betetzen direnean.

Dirulaguntza honen zenbatekoa izanen da modulu ponderatu indardunaren ehuneko hogeita bost bider benetan kentzen den azalera eraikia.

Horrelako jarduketa bat lehentasunez zaharberritu beharreko hirigune historiko batean egiten denean eta mugape horretan hiri antolamendurako udal planak indarra badu, dirulaguntza aurreko lerroaldean ezartzen denaren %80 izanen da.

92. artikulua. Etxebizitzak zaharberritzeko mailegu kualifikatuen subsidiazioa.

Zilegi izanen da mailegu kualifikatuak ematea alokatzeko etxebizitzen zaharberritzea sustatzen dutenei, behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren 61 eta 62. artikuluek agindu bezala.

Araubide honetako zaharberritze ekintzak sustatzen dituztenentzako tipo subsidiatuak honakoak izanen dira:

-Ehuneko bost etxebizitzaren urteko alokairua ez baldin bada azalera erabilgarriko metro koadroko modulu ponderatuaren ehuneko bost baino gehiagokoa eta etxebizitza deialdi publiko baten bidez adjudikatu bada eta deialdi horretan Foru Dekretu honetako 22. artikuluak agintzen duenaren arabera behin-behineko kalifikazioa emanaz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak onetsi behar duen baremoa erabiltzen bada, edo, zenbateko horretatik gora egin gabe, alokairua urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuko 147. artikuluan aipatzen den alokairuko etxebizitzen boltsaren bidez gauzatzen bada, edo aipatu kopuru horretatik gorakoa ez bada eta frogatzen bada alokairu kontratua 1985eko maiatzaren 9a baino lehen hasi zela eta alokatzaileak Hiri Errentamenduei buruzko Legeko Bigarren Xedapen Iragankorraren 11. idatz-zatiko 7. araua aplikatzearen ondoriozko errenta errebisatzeko eskubidea bere ez duela.

-Ehuneko zazpia urteko errenta ez bada etxebizitzaren azalera erabilgarriaren metro koadroko modulu ponderatuaren ehuneko bederatzi baino gehiagokoa.

93. artikulua. Alokatzeko etxebizitza eta eraikinak zaharberritzeko dirulaguntzak.

1. Nafarroako Gobernuak, honako dirulaguntzak emanen dizkie alokatzeko etxebizitza eta eraikinen zaharberritzea sustatzen dutenei:

-Urteko errenta etxebizitzaren azalera erabilgarriaren metro koadroko modulu ponderatu gabearen ehuneko bost baino gehiagokoa ez bada, eta etxebizitza deialdi publiko baten bidez adjudikatu bada eta deialdi horretan Foru Dekretu honetako 22. artikuluak agintzen duenaren arabera behin-behineko kalifikazioa emanaz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak onetsi behar duen baremoa erabiltzen bada, edo, zenbateko horretatik gora egin gabe, alokairua urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuko 147. artikuluan aipatzen den alokairuko etxebizitzen boltsaren bidez gauzatzen bada, edo aipatu kopuru horretatik gorakoa ez bada eta frogatzen bada alokairu kontratua 1985eko maiatzaren 9a baino lehen hasi zela eta alokatzaileak, Hiri Errentamenduei buruzko 29/1994 Legeko Bigarren Xedapen Iragankorra aplikatzearen ondoriozko errenta errebisatzeko eskubidea bere ez duela, 120 metro koadro arte, aurrekontu babesgarriaren %22ko dirulaguntza, aplikatzekoa den modulu ponderatuaren %60aren ehuneko hogeita bi etxebizitzaren azalera erabilgarriarekin biderkatua muga dela.

-Urteko errenta etxebizitzaren azalera erabilgarriaren metro koadroko modulu ponderatu gabearen ehuneko bederatzi baino gehiagokoa ez denean, aurrekontu babesgarriaren %14, aurreko lerroaldeak aipatzen duen muga dela.

Zaharberritu beharreko eraikin edo etxebizitzak 50 urte baino gutxiago baditu, kasurako aplika daitezkeen dirulaguntzak %50 batera murriztuko dira, non eta dirulaguntza horiek ez diren mugi-gaitasuna murriztua duten elbarriei mugitzea errazteko lanak egiteko.

Oztopo arkitektonikoak kendu eta berariazko araudiaren arabera erabat moldatzeko lanak eraikin bateko etxekide elkarteek edo jabe bakarrak eraikinaren osagai komunetarako sustatzen badute, dirulaguntza aurrekontu babesgarriaren %45ekoa izanen da.

Zaharberritze eremu lehenetsietan, eraikinak 50 urte baino gehiago baditu, dirulaguntza portzentajea aurrekontu babesgarriaren %40koa izanen da, goiko muga dela, modulu ponderatuaren %60aren ehuneko berrogei bider etxebizitzaren azalera erabilgarria (gehienez 120 metro koadrotaraino) aurreko lerroaldean aipatu den oztopo arkitektonikoak kendu beharreko kasua galarazi gabe.

Etxebizitza eraikinetan igogailuak ezarri edo oztopo arkitektonikoak kentzeko negozio lokalen edo etxebizitzen eremuak erosten badira, osagarrizko dirulaguntza bat emanen da, honako kopuru hauetako txikienenekoa:

-Azalera horiek erosteko edo zortasuna edo kargak osatzeko prezioaren %45, azalerak erabat ezinbestekoak direnean igogailua ezarri edo oztopo arkitektonikoak kentzeko.

-Modulu ponderatuaren %80 bider igogailua ezarri edo oztopo arkitektonikoak kentzeko erabat ezinbestekoak diren metro koadro eraikien kopurua.

2. Etxebizitza zaharberrituak alokatzen dituzten sustatzaile publikoek zilegi izanen dute, zaharberritze kalifikazio behin betikoa jaso eta hamar urteetan, alokairuaren kopurua adinako dirulaguntza bat jasotzea, baldin eta urteko errenta, etxebizitzaren metro koadro erabilgarriko, kasurako den modulu ponderatuaren ehuneko 2,5 baino gehiagokoa ez bada eta errentariaren dirusarrerak, zerga oinarrian, lanbide arteko gutxieneko soldata halako 1,4 baino gutxiagokoak direnean.

136. artikulua. Eskaeren ebazpena. Eskaerak ebazteko Administrazioak zer epe duen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, ebatziko ditu Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera, ondoko koadro honetan ageri den moduan, kalifikazio, deskalifikazio, kontratuen bisatu eta dirulaguntzen eraukipenaren gainean tramitatzen ari diren eskaera guztiak.

Babes Ofizialeko etxebizitzen eta etxebizitza zaharberritzeen behin-behineko eta behin betiko kalifikazioa.

3 hilabete

Prezio tasatuko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa.

3 hilabete

Prezio tasatuko etxebizitzen behin betiko kalifikazioa.

3 hilabete

Babes ofizialeko etxebizitzen deskalifikazioa.

3 hilabete

Babes Ofizialeko etxebizitzetarako konturako dirutzak jasotzeko baimena.

3 hilabete

Prezio tasatuko etxebizitzetarako konturako dirutzak jasotzeko baimena.

3 hilabete

BOEak salerosterakoan Nafarroako Gobernuak atzera eskuratzeko eta lehenik erosteko eskubidea erabiltzeari begira egin behar diren jakinarazpenak.

Hilabete 1

Lurzoru publikoan eraikitako prezio tasatuko etxebiztzak Nafarroako Gobernuak atzera eskuratzeko eta lehenik erosteko eskubidea erabiltzeari begira egin behar diren jakinarazpenak.

Hilabete 1

Babes Ofizialeko etxebizitzak salerosi eta adjudikatzeko kontratuak bisatzeko epea.

3 hilabete

Prezio tasatuko etxebizitzen kontratuak bisatzeko epea.

3 hilabete

BOEak, etxebizitza zaharberrituak eta prezio tasatuko etxebizitzak sustatu, erosi eta erabiltzen dituztenentzako dirulaguntzak emateko epea.

3 hilabete

139. artikulua. Babes ofizialeko etxebizitza araubide orokorrekoak lehen eskualdaketan adjudikatu edo saltzeko prezio gehienekoak.

Babes ofizialeko etxebizitza araubide orokorrekoak lehen eskualdaketan adjudikatu edo saltzeko prezio gehienekoak honakoak izanen dira:

1. Etxebizitza lehen eskualdaketan adjudikatu edo saltzeko prezio gehienekoa, behin-behinekoz kalifikatzen den proiektuan ageri den lurzoru prezioa ere barne, edo norberak erabiltzeko etxebizitza sustapenetan benetako kostua, ez da izanen, azalera erabilgarriaren metro koadroko, behin-behineko kalifikazioa eskatzen den momentuan indar zuen modulu ponderatua halako 1,2 baino gehiagokoa.

2. Etxebizitzak atxikitako garaje eta trastegela, edo lokalak baditu, salmenta prezio gehienekoa edo norberak erabiltzeko benetako kostua, azalera erabilgarriaren metro koadroko, ez da izanen atxikirik dauden etxebizitzaren metro koadro erabilgarriko salmenta prezio gehienekoaren ehuneko hirurogei baino gehiagokoa.

Zilegi izanen da etxebizitza bakoitzak garaje toki bat eta gehienez 15 m2 erabilgarriko trastegela atxikirik izatea.

Elbarrientzako erreserba legaleko etxebizitza bati atxikitako garaje tokiaren azalera erabilgarria 30 m2 baino gehiagokoa bada, haren prezioa ez da izanen 30 m2ri dagokion gehienekoa baino gehiagokoa.

3. Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitza bat eta haren eranskinak lehen eskualdaketan saltzeko metro koadro erabilgarriko prezio gehienekoa, behin betiko kalifikazio zedulan ageri dena, bere-bere hartan egonen da kalifikazio hori erdietsi eta urtebetez. Urte hori iraganik, gehieneko prezioa 142. artikuluan aipatzen dena izanen da.

140. artikulua. Araubide bereziko etxebizitza eraiki berriak lehen eskualdaketan adjudikatu edo saltzeko prezio gehienekoak.

1. Araubide bereziko etxebizitza eraiki berriak lehen eskualdaketan adjudikatu edo saltzeko prezio gehienekoa, behin betiko kalifikaziotik urtebete iragan arte, ez da izanen, etxebizitzaren metro koadro erabilgarriko, behin-behineko kalifikazioa eskatu zenean indar zuen modulu ponderatuaren ehuneko 110 baino gehiagokoa. Urte hori iraganik, gehieneko prezioa 142. artikuluan aipatzen dena izanen da.

2. Etxebizitzak atxikitako garaje eta trastegela, edo bestelako lokalak dituenean, salmenta prezio gehienekoa, metro koadro erabilgarriko, ez da izanen loturik dauden etxebizitzaren metro koadro erabilgarriko salmenta prezio gehienekoaren ehuneko hirurogei baino gehiagokoa.

Zilegi izanen da etxebizitza bakoitzak garaje toki bat eta gehienez 15 m2ko trastegela atxikirik izatea.

Elbarrientzako erreserba legaleko etxebizitza bati atxikitako garaje tokiaren azalera erabilgarria 30 m2 baino gehiagokoa bada, haren prezioa ez da izanen 30 m2ri dagokion gehienekoa baino gehiagokoa.

143. artikulua. Prezio tasatuko etxebizitzak lehen eskualdaketan saltzeko prezio gehienekoa.

Prezio tasatuko etxebizitzak lehen eskualdaketan saltzeko prezio gehienekoa kasuko eremu geografikoan aplikatu behar den eta behin-behineko kalifikazioa eskatzen denean indar duen modulu ponderatuaren %135 da eta bere hartan egonen da behin betiko kalifikaziotik urtebete iragan arte. Orduz geroztik saltzeko gehieneko prezioa behin-behineko kalifikazioa sal-erosteko kontratuko datan eskaturik daukaten prezio tasatuko etxebizitzena izanen da.

Etxebizitzak atxikitako garaje eta trastegelak dituenean, haien salmenta prezioa ez da izanen loturik dauden etxebizitzako metro koadro erabilgarriko salmenta prezio gehienekoaren berrogeita hamabost baino gehiagokoa.

Gehieneko prezio horiek finkatzeko, atxikitzat jotzen da eraikin bereko edozein lokal, nahiz etxebizitzarekin erregistro unitatea osatzen ez duen.

144. artikuluko a) idatz-zatiko azkeneko lerroaldea:

1995eko urtarrilaren 1etik aurrera alokatzekotzat kalifikatzen diren babes ofizialeko etxebizitzen araubide legezkoaren iraupen epea kasurako arauek etxebizitza horiek sustatzeko lortutako mailegu kualifikatua amortizatzeko ezartzen duten aldia erabat iragatean bukatuko da (epe horrek bere horretan iraunen du, mailegu kualifikatua aldez aurretik amortizaturik ere), edo, halako mailegurik ez badago, kasuko behin betiko kalifikaziotik 25 urte iragan direnean.

145.4 artikulua:

4. Deskalifikazioa jabeak eskatu beharko du, hartarako Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura eskabidea bidaliz, honako dokumentu hauekin batera:

-Jabetzaren Erregistroaren ziurtagiria frogatzen duena etxebizitzaren titularra nor den eta etxebizitzak ez duela kargarik Nafarroako Gobernuak emandako mailegu eta dirulaguntza zuzenekoei dagokienez. Ziurtagiri horretan, hala bide denean etxebizitzaren titulartasunean izandako aldaketak eta hipoteka kantzelazioak ere jasoko dira.

-Kasuko Toki Entitateak emandako ziurtagiria, frogatzen duena entitate horri itzuli zaizkiola lizentzia eta estolderiaren alderako tasak salbuesteko dirua eta Lurren Balioaren Igoeraren gaineko Zergako (aspaldian Gainbalioaren gaineko Udal Zerga zeritzon horretako) eta Hiri Lurren Kontribuzioko kuotan eginiko hobariak, etxebizitzak gozatuak, salbuespenaz edo hobariaz geroztik zenbateko horren legezko korrituak gehiturik.

-Nafarroako Gobernutik Ondare eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaz salbuestearen alderako dirutza itzuli zaiola frogatzen duen ziurtagiria, salbuespena hasi denetik tokatzen diren legezko interesak gehiturik.

-Nafarroako Gobernuari hark pagatu dituen dirulaguntza pertsonalen, dirulaguntzen eta interes subsidiazioen zenbatekoak itzuli zaizkiola frogatzen duen ziurtagiria, eman zirenetik tokatzen diren legezko interesak gehiturik.

-Sustapen Ministerioari hark pagatu dituen dirulaguntza pertsonalen, dirulaguntzen eta interes subsidiazioen zenbatekoak itzuli zaizkiola frogatzen duen ziurtagiria, eman zirenetik tokatzen diren legezko interesak gehiturik.

147. artikulua. Maizterrarentzako dirulaguntzak.

Etxebizitza erabilia alokatzen duenak, kontuan harturik bere familiaren dirusarrera ponderatuak, Foru Dekretu honetako 8. artikuluak agintzen duenaren arabera kalkulatuak, zilegi izanen du alokairuarentzako dirulaguntzak eskuratzea etxebizitzaren metro koadro erabilgarriko hasierako urteko errenta ez bada alokairu kontratua sinatzen denean aplikatu behar zen modulu ponderatugabearen ehuneko 5,5 baino gehiagokoa, dirulaguntza kalkulatzeko goiko muga 90 m2 dela.

Dirulaguntzak, errentaren gaineko portzentajean emanak, taula honen araberakoak izanen dira:

Familiaren dirusarrera ponderatuak L.G.S. halako 1,4tik 1,7ra %25

Familiaren dirusarrera ponderatuak L.G.S. halako 1etik 1,4ra %50

Familiaren dirusarrera ponderatuak L.G.S.tik beherakoak %75

Dirulaguntzak urtero berritu behar dira araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak alokatzea sustatzeko erabiltzen den prozeduraren antzeko baten bidez, eta zilegi izanen du etxebizitza bati berari dirulaguntza berritzea gehienez bost urtetarako, VINSAren bidez edo kapital gehiena publikoa duen beste sozietate baten bidez tramitatu den lehen alokairu kontratutik, 149 eta 150. artikuluetan ezartzen den moduan.

148. artikulua. Bestelako dirulaguntzak.

Nafarroako Gobernuak, kapitulu honetan xedatu bezalako baldintzetan, etxebizitzaren metro koadro erabilgarriko modulu ponderatu gabearen ehuneko 9 baino gutxiagoko urteko errentan alokatzen diren etxebizitzen kasuan, zilegi izanen du 150. artikuluak aipatzen dituen kudeaketa gomendapenetan zehazten diren kudeaketa eta seguru kostuak bere gain hartzea.

152.3 artikulua:

3. Lurzoru jatorriz publiko batean eraikia egotea baldin lurzoru hori adjudikatzeko baldintza bioklimatikoak kontuan hartu baziren, adjudikatu aurretik Nafarroako Gobernuak edo lurzorua lagatzen duen sustatzaile publikoak egindako azterlan teknikoa oinarri; edo, bestela jatorriz publikoa zen lurzoruan eraikia egotea, baldin eta zuzenean gehienbat kapital publikoa duten enpresei utzi bazaie, edo Sarriguren besterentzeko abenduaren 29ko 14/2000 Foru Legeko 2.1b) artikulua betez utzi bada. Azken bi kasu hauetan Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebiztza Departamentuak betebehar teknikoak ezarriko dizkio sustatzaileari, espedientearen behin-behineko kalifikaziorako bete daitezen.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.-Babes ofizialeko eta prezio tasatuko etxebizitzen sustatzaileek ezin salduko dizkiete erosleei etxebizitzak edo etxebizitzei loturik ez dauden finkak, ez eta horiekin konpromisorik hartu ere, harik eta espedientearen behin betiko kalikazioa eman eta babes ofizialeko edo prezio tasatuko etxebizitza sal-erosteko kontratu bisatuaren eskritura publikoa egin arte. Horretarako, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskatzen ahalko dio sustatzaileari espresuki halaxe adieraz dezala, sal-erosketako kontratua bisatzeko, aurkeztu aitzin.

Bigarrena.-Babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko sustatzaileei lurzorua eskualdatzen dieten entitate publikoek sustapen horietan etxebizitzak eskuratzen ahalko dituzte. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik gabeko alokairurako, horretarako baldintzak betetzen dituztenendako, babes ofizialaren menpe daudeino. Haien azalera erabilgarria gehienez ere etxebizitza guztien azaleraren %17,5 izanen da. Nafarroako Gobernuak edo gehienbat kapital publikoa duten enpresek lurzorua adjudikatzeko sustatzeko dituzten lehiaketa publikoetako arauetan adjudikazio-hartzaileei ezartzen ahalko zaie lurzoru horretan eraikitzen diren etxebizitzak Nafarroako Gobernuari edo gehienbat kapital publikoa duten enpresei saldu beharra, babes ofizialeko edo prezio tasatuko etxebizitzen gehieneko prezioan edo hortik beheiti. Etxebizitza horien gehieneko azalera erabilgarria eta erabilera xedapen honetan adierazitakoak izanen dira.

Hirugarrena.-Maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legeak moduluaren bilakaera automatikoki kalkulatzeko ezarririko formula honelaxe garatzen da:

KPI Foru Lege horretan ezarririko denboran kontsumorako prezioen indizeen sistemen Espainiako indize orokorraren aldaketari dagokiona izanen da.

EKI (Eraikitzeko Kostuen Indizea) izeneko faktorea formula honen bidez zehaztuko da:

EKI = 0.40 H + 0.10 E + 0.11 Zm + 0.10 S + 0.10 Zr 0.04 Z + 0.15 KPI

Letra bakoitza prezioen urtebeteko aldaketaren portzentajeari dagokio (H, lan-eskuarenari, E energiarenari, Zm zementuarenari, S produktu siderurgikoenei, Zr material zeramikoenei eta Z zurarenari) maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legean ezarririko denboretan; beste materialei, 0,15 koefizientearekin ponderatuak, kontsumorako prezioen indizearen urtebeteko portzentajeak Foru Lege horretan ezarriko denboran izaniko aldaketa aplikatuko zaie.

Nafarroak materialen eta lan-eskuaren prezioen aldaketak neurtzeko berezko sistemarik ez daukan bitartean, E, Zm, S, Zr eta Z letrekin aipatzen diren materialen prezioak zehazteko Estatuak argitaratzen dituenak erabiliko dira, prezioak berritzearren; lan-eskuarena zehazteko Estatistikaren Institutu Nazionalak argitaratzen duen Lan Kostuen Inkesta erabiliko da edo bestela Nafarroako eraikuntza sektoreko hitzarmen kolektiboen bilakaeraren ondoriozkoa.

Laugarrena.-Babes ofizialeko eta prezio tasatuko etxebizitzak, Nafarroako Gobernuak edo lehiaketa bidez Foru Komunitateak lurzorua utzi dien kapital publikoko enpresek, baita lehiaketaz ere, besterentzen dituzten lurzatietan eraikitako sustapenetakoak badira, lehiaketagatik ezarritako baremoak aplikatuz adjudikatuko dira, behin-behineko kalifikazioaren eskabidearekin batera aurkeztu beharko direnak. Jabetzan adjudikatzen diren sustapenek sustapenko etxebizitza guztiak saldu edo adjudikatzeko kontratuak aurkeztu beharko dizkiote Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari, bisatu ditzan, gehienez ere zortzi hilabeteko epean, behin-behineko kalifikazioa ematen denetik hasita. Epe hori iraganik adjudikazio-hartzaileen zerrendan hutsunerik ager badadi, sustatzaileek etxebizitza mota hori eskuratzeko betebeharrak betetzen dituzten beste batzuei adjudikatuko dizkiete etxebizitzak. Horiek gutxienez ere adjudikazio-hartzaileen itxaro-zerrendan ageri direnen %10i eskaini beharko zaizkie, zerrendako hurrenkerari jarraituz. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egiaztatzen ahalko du adjudikazio-prozesu hori bete dela eta horren frogak eskatzen eta, bete ezik, kontratua bisatzeari uko egiten ahalko dio.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusten diren dirulaguntza eta subsidiazioak behin-behineko kalifikazioa 2002ko maiatzaren 14az geroztik eskaturik daukaten espedienteei aplikatuko zaizkie bakarrik, egun horretantxe hartu baitzuen indarra maiatzaren 6ko 9/2002 Foru Legeak.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0210564