121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren adjudikazioa

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legean ezarritakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako Gobernu Batzordeak, 2002ko abuztuaren 23ko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, kontratu hau adjudikatu duela:

Xedea: "Amigos del País, Rabosales, Avenida Argentina, Donantes eta Ximénez de Rada kaleetan, hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura berritzea" eta "Amigos del País eta beste kale batzuetako argi publikoen proiektua" izeneko obrak kontratatzea enkante bidez, tramitazio arruntarekin, prozedura irekiaz, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarkia jarrita.

Adjudikazioaren aurrekontua: 909.000 euro.

Adjudikazio hartzailea: Construcciones Santiago Calvo, S.A.

Obrak egiteko epea: hamabi hilabete.

Tuteran, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: a0209570