121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T Z A L T Z U

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsirik

Itzaltzuko Udalak 2002ko apirilaren 27ko osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta 2002ko 89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 24an. Onespenari buruzko espedientea jendeaurrean egon da legeak ezarritako epean, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik egin; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatuarekin bat, aurrekontuaren laburpena argitaratzen da, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 5.669,39 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 480,80 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta beste dirusarrera batzuk: 7.895,41 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 11.724,77 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduak: 8.459,48 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta beste dirusarrera batzuk: 12.543,80 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 12.543,44 euro.

Dirusarrerak, guztira: 59.317,09 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 1.447,27 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 15.030,08 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 12.225,03 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 24.614,71 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 59.317,09 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Eduardo Ibáñez Eseverri.

Iragarkiaren kodea: A0209568