121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L B I A S U

Oihan enkantea, % 20 merkeago

Kontzejuak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-Albiasuko (Larraun) Kontzejuko herri-basoan, Goikogaina alderdian, 9.177 zuhaitzek (intsinis pinu eta bestelakoak) osatua, 300 metro kubiko zur eta 1.390 enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 21.107,55 euro (3.512.000 pezeta), eta egin beharreko hobekuntzak, 5.288,91 euro (880.000 pezeta).

Enkantean parte hartu ahal izateko eskabideak iragarkiaren bukaeran doan ereduari jarraikiz bete eta Larraungo udal idazkaritzan (Lekunberrin) aurkeztuko dira hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Horrekin batera aurkeztuko dira Enpresa Sailkapen Agiria eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren ehuneko 5 ordaindu izanaren egiaztagiria, behin-behineko fidantza gisa.

Pleguak eta eskabideak Herriko Etxean irekiko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko lehen ostiral baliodunean, eguerdi ordu batean.

Albiasun, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hamarrean. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izena:

Herria:

Helbidea:

NAN zenbakia:

Albiasuko Kontzejuak (Larraun) ......(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zuen ...... (zehaztu) oihan lotea salduko zuela; bada, hori niri adjudikatzeko eskatzen dut, balorazio teknikoa zein jarritako baldintzak onartzen baititut, eta prest nago horren truke ......... (letraz eta zenbakiz) ...... euro ordaintzeko (hasierako prezioa baino gutxiago ez jarri).

(Data eta eskatzailearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0209567