121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Arau-hausteen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

ESPTE. J A B E A MATRIKULA T O K I ADATA ORDUA ZENBAT. BSL ZEO ORD

2002/430 JESUS MARTINEZ-LOSA SOLANA NA-1041-Y PLAZA DE ESPAÑA 2002-06-14 17:23 60,10 38.4 91 11.1

2002/451 VICTOR ALONSO GONZALEZ Z-7779-BM PLAZA DE LOS FUEROS 2002-04-30 17:41 60,10 38.4 91 11.1

2002/453 JORGE TORRE MARTINEZ M-0971-IV PLAZA DE LOS FUEROS 2002-05-01 18:32 60,10 38.4 91 11.1

2002/458 ANA MARIA FERNANDEZ ALIAGA 0277-BKR MERCED, 15 2002-04-05 19:30 60,10 38.4 91 11.1

2002/459 JOSE FERNEY GONZALEZ PEREZ Z-4751-AY URBANIZACION SAN JUAN, 2 2002-05-08 11:15 90,15 39.2.D 94.2.DG

2002/486 CARLOS JAVIER GIMENEZ TORRELLAS Z-1984-BF CAÑETE, MOLDIZTEGIAREN ONDOAN 2002-06-18 11:20 90,15 39.2.C 91.2.GG 11.13

2002/496 CARLOS JAVIER GIMENEZ TORRELLAS Z-1984-BF PLAZA DE LOS FUEROS, 2002-06-20 10:39 60,10 38.4 91 11.1

2002/506 TOMAS MAGALLON APERTE NA-6961-BD PLAZA DE LOS FUEROS, 12 2002-06-28 20:30 60,10 38.4 91 11.1

2002/511 RAFAEL MAGREÑAN FURUNDARENA SO-5156-D RAMON Y CAJAL, IRLATXOAREN ONDOAN 2002-07-04 20:20 60,10 38.4 91 11.1

2002/515 ESPERANZA MENDEZ SANCHEZ B-0004-NW MERCED, 17 2002-07-04 11:00 60,10 38.4 91 11.1

15 egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki iruditzen zaizkien frogak proposatzen ahalko dituzte.

Salaketa arau-haustea egin den momentuan jakinarazi ez bada eta arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, edo ibilgailuaren jabea pertsona juridikoa (sozietateak) izanez gero, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrari edo jabeari eskatzen zaio gidaria nor den erran dezala, hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean, edo azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako lekuetako batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta horren zehapena 50.000 pezetarainokoa izan daiteke.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ordaintzen ahalko dute, ehuneko berrogeita hamar merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Corellan, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian. Alkate udalburua, José Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0209418