121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Udalak, 2002ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, hirigintzako hitzarmenari buruzko erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Udal honek eta Santiago Sánchez Enériz jaunak, Ablitasko Arau Subsidiarioetako 4 a) unitateko jabeen izenean eta haien ordez baitihardu, negoziatutako hirigintzako hitzarmena. Ikusirik, orobat, Udaleko zerbitzuek egin duten balorazioa, Hirigintza eta Obra Batzordearen 2002ko abuztuaren 12ko proposamenari jarraituz, erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea aipatu hirigintzako hitzarmena.

2.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 141. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea Udaleko idazkaritzan egonen da ikusgai, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten".

Ablitasen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0209540