121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1109/2002 EBAZPENA, irailaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana. Honen bidez onesten da onartuen eta baztertuen zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Eskalan karrerako funtzionario izateko 14 lanpostu barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko hautaprobetarako. Deialdia abenduaren 28ko 1598/2001 zenbakiko ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta Unibertsitate honetako Errektoretzak 2001eko abenduaren 28an emandako Ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Eskalan karrerako funtzionario izateko 14 lanpostu barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Onartuen eta baztertuen zerrenda onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Eskalan karrerako funtzionario izateko 14 lanpostu barneko sustapen sistemaren bidez betetzeko hautaprobetarako. Deialdia 2001eko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez egin zen (N.A.O. 2002/03/27). Izangai baztertuen zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena.-Aurreko atalak aipatzen duen izangai baztertuen zerrenda argitara ematea ebazpen honen eranskin moduan, eta horretan onartuak ez izatea justifikatzen duten zergatikoak adieraztea.

Hirugarrena.-Bai izangai baztertuek, bai zerrendetatik kanpora gelditutakoek, alegia, onartuen zerrendan edota baztertuen zerrendan agertu ez direnek, hamar eguneko epea daukate, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, zuzen ditzaten onartuen zerrendetan ez agertzeko egin diren akatsak.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak, behin betiko baztertuko dituzte probak egitetik. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa Eraikinean.

Laugarrena.-Izangai onartuak dei bakarrean deitzea, hautaproben lehenengo ariketa egin dezaten. Proba hori 2002ko azaroaren 16an egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 06 ikasgelan (Arrosadiako Campusean).

Bosgarrena.-Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela joan beharko dute probak egitera.

Seigarrena.-Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Epaimahai titularra:

Epaimahiburua: Ignacio M.ª Recondo Aizpuru jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeatzailea.

Mahaikideak: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko Zuzendaria.

María Sauleda Munárriz andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Kudeaketaren Ataleko Burua.

Rafael Boado Cortizas jauna,

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide, Beka eta Hirugarren Zikloko Ataleko Burua.

María José Iñigo Berrio andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrarien Eskalako Karrerako Funtzionarioa.

-Epaimahai ordezkoa:

Epaimahiburua: José Luis Goñi Sein jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkari Nagusia.

Mahaikideak: Consuelo de Goñi Desojo andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Komunitateko Zerbitzuko Zuzendaria.

Eduardo Pérez Urdánoz jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio-kudeaketa Eskalako Karrerako Funtzionarioa.

Javier Agüero González jauna , Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako Karrerako Funtzionarioa.

Iñaki Urutxurtu Fernández jauna , Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako Karrerako Funtzionarioa.

Zazpigarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamabian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

ERANSKINA

Izangai baztertuen behin-behineko zerrenda Administrarien Eskalako 14 lanpostu betetzeko deialdia (1109/2002 ebazpena, irailaren 12koa)

Deiturak: Daroca Navarro. Izena: María José. N.A.N.: 29.151.019. Zergatikoa: B.

Baztertua izatearen zergatikoak:

A.-NANa ez aurkeztea.

B.-Epetik kanpo aurkeztea.

C.-Ordaintzeko gutuna ez aurkeztea.

D.-Gutxieneko adina ez izatea.

E.-Deialdiaren eskakizunak ez betetzea.

Iragarkiaren kodea: A0210107