121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Xehetasun azterlaneko aldaketa behin betiko onetsita

Udal honek, 2002ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Barillas etorbideari buruzko xehetasun azterlaneko aldaketa puntualaren proiektua, Rufino Equísoain jaunak aurkeztua, Ignacio Bayón Forcén arkitektoaren proiektuari jarraituz.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ablitasen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0209539