121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onetsita

Udaleko 2002ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena 2002ko 70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 10ean, bai eta Udaleko iragarki oholean ere. Epe horretan espedientean bilduta dauden erreklamazioak aurkeztu ziren.

Udalak, 2002ko abuztuaren 22an egin osoko bilkuran, berariaz erantzun zituen alegazioak eta erabaki zuen behin betiko onestea 2002ko aurrekontua eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Hona hemen onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra:

DIRUSARRERAK:

1.-Zuzeneko zergak: 383.746,23 euro.

2.-Zeharkako zergak: 45.075,91 euro.

3.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 171.079,42 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 567.493,89 euro.

5.-Ondareko dirusarrerak: 97.147,60 euro.

6.-Inbertsioak besterentzea: 12.020,24 euro.

7.-Kapital transferentziak: 453.169,14 euro.

9.-Epe luzeko maileguak: 120.964,43 euro.

Guztira: 1.850.696,86 euro.

GASTUAK:

1.-Langileen lansariak: 533.250,04 euro.

2.-Zerbitzu eta ondasun arruntak erostea: 486.473,53 euro.

3.-Korrituak: 64.032,21 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 61.386,13 euro.

6.-Inbertsioak: 617.347,61 euro.

7.-Kapital transferentziak: 1.803,04 euro.

9.-Maileguak amortizatzea: 86.404,30 euro.

Guztira: 1.850.696,86 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legaren 277.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Ablitasen, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0209538