121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A Z K U E

Oihan aprobetxamendua enkantean

Kontzeju honek enkante publikoa eginen du, ahozko posturen bidez, hermendian, Etxekoerreka alderdian, dagoen oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

-Lote bakarra: 2.757 larizio pinu, 735 metro kubiko zur egiten dutenak.

-Hasierako prezioa: 21.203,71 euro.

Enkatea Anueko Udaleko idazkaritzan eginen da (Olaguen baitago), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogei egun baliodun igarota hurrengo lehenengo asteazken baliodunean, eguerdiko ordu batean. Lizitatzaileek aldez aurretik hasierako prezioaren % 2 utzi beharko dute behin-behineko fidantzatako.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Kontzejuko idazkaritzan.

Leazkuen (Anue), bi mila eta biko irailaren bostean. Kontzejuko burua, Antonio Loperena.

Iragarkiaren kodea: A0209636