121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko apirilaren 8an emandako ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko laguntzaile izateko 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

2002ko maiatzaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren euskarazko bertsioan (53. zk.) argitaratutako ebazpenaren testuan akats bat dagoela oharturik, bidezko da dagokion zuzenketa egitea.

3841. orrialdean, bigarren zutabean, gai-multzoko 10. puntuan honela dio: "10. Liburutegia informaziorako zentro publiko gisa. Europako Batasunaren informazioa. Informazioaren zabalkunde selektiboa, erabiltzaileen profilaren arabera.", baina honela behar du: "10. Liburutegia informaziorako zentro publiko gisa. Liburutegia kokatua dagoen herriari buruzko informazioa. Informazioaren zabalkunde selektiboa, erabiltzaileen profilaren arabera."

Iragarkiaren kodea: A0210447