121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Igerilekuetako lehengo aldagelen eraikina kultur aretoetarako egokitzeko lanen kontratua

Azkoiengo Udalak lizitaziorako deia egin du Azkoiengo igerilekuetako lehengo aldagelen eraikina kultur aretoetarako egokitzeko lanak egiteko lehiaketa adjudikatzeko. Hona hemen baldintzak:

Kontratatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa.

Sailkapena: C edota E-1-B, E-7-B.

Hasierako prezioa: 209.500 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 4.190 euro.

Lanak egiteko epea: hiru hilabete.

Agiriak: klausula administratiboen pleguko 7. oinarrian eskatutakoak.

Eskaintzak Azkoiengo Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, klausula administratiboen pleguan zehaztu bezala, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Proposamen ekonomikoen gutunazalak proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hamargarren egun baliodunean irekiko dira, eguerdiko ordu bat eta erdietan.

Proiektu teknikoa eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan eta Copia- Copia kopia-dendan (Julián Gayarre kalea, Azkoien).

Azkoienen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209533