121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa baten deialdia. Antoniuttiko pistako lurzoruaren emakida administratiboa, izotz pista bat paratu, kudeatu eta ustiatzeko

Iruñeko Udalak, 2002ko urriaren 3ko osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketarako deia egitea, Antoniuttiko pistako lurzoruaren emakida administratiborako, izotz pista bat paratu, kudeatu eta ustiatzeko.

Eskabideen aurkezpena: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan, azken eguneko 14:00ak arte.

Baldintzen plegua eta informazioa: Hiritar Babespen Alorreko bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren bian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0210584