121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia. Landaben industrialdeko nabe batean Eraikuntzako Tailer Eskolaren egoitza berriko obrak

Alkatetzak 2002ko irailaren 17an emandako ebazpenaz, lizitaziorako deia egin da, Landaben industrialdeko nabe batean Eraikuntzako Tailer Eskolaren egoitza berriko obrak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Landaben industrialdeko nabe batean Eraikuntzako Tailer Eskolaren egoitza berriko obrak egitea.

Adjudikazio bidea: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta presako tramitazioa.

Enpresa sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, c) kategoria; C taldea, 3. azpitaldea, c) kategoria; C taldea, 4. azpitaldea, d) kategoria; C taldea, 6. azpitaldea, c) kategoria.

Kontrata bidezko aurrekontua: 2.153.190,93 euro.

Egiteko epea: obrak, gehienez ere, berrehun eta berrogei egun naturaleko epean bukatu beharko dira.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hamahiru egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan adierazten direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira agiriak.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Obren bulegoan (Merkatuko kalea, 11-3.a).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, N.A.N. zenbakia: ..............., bizilekua: ........, helbidea: .................., Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: .............. Nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ............. Helbidea: .............. IFK: ........ Telefonoa: ............... Faxa: ................

Iruñeko Udalaren Eraikuntzako Tailer Eskolaren egoitza berriko obrak esleitzeko, zuzentzeko eta egiteko proiektua, aurrekontua eta baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, ........... (letraz) ............ eurotan eta, gehienez ere, ............. (letraz) egun naturaleko epean, ............... (letraz) urtekoa izanik bermearen epea.

(Data, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0210277