121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Akats zuzenketa, 2002ko udal aurrekontuaren aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkian

Oharturik akats materiala dagoela iragarki batean, non, 2002ko irailaren 13ko 111. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Diruzaintzako gerakinak eransteak eta beste hainbat dirusarrerak 2002ko udal aurrekontuetan eragindako aldaketa behin betiko onestea argitaratu baitzen, behar den zuzenketa ematen da ondotik:

1.2 atalean, "1.2.-Erakunde Autonomoen beste transferentziak 41100 kontusaila sortzea indarra duen aurrekontuko sarreren egoeran, 12.908.424,01 euroko zenbatekoarekin." dioen tokian, hala esan behar du: "1.2.-Erakunde Autonomoen beste transferentziak 41100 kontusaila sortzea indarra duen aurrekontuko sarreren egoeran, 880.136,26 euroko zenbatekoarekin, eta Hirigintza Gerentziaren dirusarrera bat aitortzea, zeinak kopuru bera jotzen baitu."

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemezortzian. Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0210269