121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1494/2002 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Socorro Torrea Lus Bideko Ama Birjina Ospitaleko laugarren oineko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Socorro Torrea Lus, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko laugarren oineko Erizaintza Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

3. Ebazpen hau interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzua, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea Victor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0209514