121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, etxebizitzetarako hegoaldeko sektore urbanizagarrian eta industriarako hegoaldeko sektore urbanizagarrian

Udalak arau subsidiarioetako bi aldaketa puntual onetsi zituen 2002ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, bata etxebizitzetarako hegoaldeko sektore urbanizagarrian, eta bestea, berriz, industriarako hegoaldeko sektore urbanizagarrian. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Proiektuak udal bulegoetan aztertu ahalko dira eta bertan aurkeztu ahalko dira, orobat, egoki juzgatzen diren alegazioak, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, bi mila eta biko irailaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0209766