121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Udal honetako alkate udalburuak, 2002ko irailaren 4an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen udal planeamenduko arau subsidiarioetan hirilurzorutzat finkatutako Undioko UE6.3 eta UE6.4 unitateen xehetasun azterlana, Residencial Undiano, S.L.k sustatua. Halaber, erabaki zuen jendaurrean uztea 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesa dutenek espedientea aztertu, udal bulegoetan, Gazolatzen baitaude, eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Gazolatzen, bi mila eta biko irailaren lauan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0209765