121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Alkatetzaren eskuordetzea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García Lópezek, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

"2002ko irailaren 16tik hil bereko 22ra bitarte udal mugapetik kanpo egonen naizenez, bidezko da Alkatetzari dagozkion eskurantzak eskuordetzea.

Horrenbestez, abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

Ondokoa ebatzi dut:

Alkatetzari dagozkion eskurantzak lehen alkateorde Antonio Gila Gilaren esku uztea arestian aipatu egunetan.

Eman bekio honen berri Udalbatzari, egiten den lehen osoko bilkuran, eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0209764