121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

García Orcoyen eskualdeko ospitalera sarbidea emateko urbanizazio-desjabetzapen proiektua behin betikoz onetsirik

Lizarrako Udalak, 2002ko irailaren bostean egin osoko bilkura arruntean behin betikoz onetsi zuen, Garcia Orcoyen eskualdeko ospitalera Santa Soria kaletik dagoen sarbidearen urbanizazio-desjabetzapen proiektua, Udalaren zerbitzu teknikoek prestatu dutena eta espedientean dagoena; horren ondorioz, obra onura publikokoa dela eta proiektuan deskribatu finkak okupatzea nahitaezko dela deklaratzen da; halaber, ukitutako jabeen eta nahitaez erosi beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda, proiektuan bertan dagoena, eta hasiera batez onetsi zenarekin bat datorrena; eta urbanizazio proiektuak eragina duen azaleraren adiskidantzazko eskuratze-hitzarmena, 2002ko irailaren 2an izenpetua.

Lizarran, bi mila eta biko irailaren bederatzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: a0210229