121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

2002ko aurrekontuko aldaketa

Lesakako Udalak, 2002ko irailaren 6an eginiko osoko bilkuran, bertzeen artean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Kontu hartzaileak abuztuaren 29an eginiko txosten batean, adierazten du beharrezkoa dela transferentzia hau egitea Udalaren 2002. urterako aurrekontuan.

Honek jasotzen du igoera ondoren erraten den kontusailean, adierazten den zenbatekoaz:

G kontusaila: 1 443 62201. Beilatokia eraikitzeko lanak: 179.645,76 euroko diru-hornidura osagarria.

Beharrezko zenbatekoa hemendik lortuko da:

107.787,46 euro osagarri, zerbitzua adjudikatu zaion enpresak paratu behar dituenak (I 47002 kontusaila).

Dirusarreretako I 121 64800 kontusailetik, "Proiektuak" izenekoari dagokiona, 71.858,30 euro.

Hori dena ikusita, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1. Aurrekontuaren aldaketari buruzko 1/2002 espedientea onestea.

2. Hura jendaurrean paratzea, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarri ondotik, herritar edo interesatuek aztertu ahal izateko eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten."

Lesakan, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: a0210265