121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

649/2002 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Almadraba argitaletxearen proiektu batzuk baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena. Argitalpen proiektuak hauek dira: Marrazketa Teknikoa, Filosofia, Espainiako Literatura eta Literatura Unibertsala Batxilergoko lehen mailarako; Ensemble DBHko 1 eta 3. mailetako Atzerriko Hizkuntzaren (Frantsesaren) Arlorako.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilaria irailaren 30eko 339/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Almadraba argitaletxearen proiektu hauek baimentzea: Marrazketa Teknikoa, Filosofia, Espainiako Literatura eta Literatura Unibertsala Batxilergoko lehen mailarako; Ensemble DBHko 1 eta 3. mailetako Atzerriko Hizkuntzaren (Frantsesaren) Arlorako.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Ataleko Ikasliburu eta Materialen Unitateari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta Almadraba argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0209405