121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

648/2002 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, McGraw-Hill argitaletxearen proiektu batzuk baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena. Argitalpen proiektuak hauek dira: Teknologia, Musika, Hezkuntza Plastikoa eta Ikusmenarena, Natur Zientziak, Matematika eta Gaztelania eta Literatura DBHko lehen mailarako; Fisika eta Kimikako proiektu bat eta Biologia eta Geologiako beste bat DBHko 3. mailarako; eta Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematikako proiektu bat Batxilergoko 1. mailarako.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilaria irailaren 30eko 339/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. McGraw-Hill argitaletxearen proiektu hauek baimentzea: Teknologia, Musika, Hezkuntza Plastikoa eta Ikusmenarena, Natur Zientziak, Matematika eta Gaztelania eta Literatura DBHko lehen mailarako; Fisika eta Kimikako proiektu bat eta Biologia eta Geologiako beste bat DBHko 3. mailarako; eta Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematikako proiektu bat Batxilergoko 1. mailarako.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Ataleko Ikasliburu eta Materialen Unitateari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta Mcgraw-Hill argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0209404