121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

647/2002 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Oxford University Press argitaletxeak DBHrako dituen proiektu batzuk baimendu eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen duena. Argitalpen proiektuak hauek dira: New Thumbs up eta Oxford Exchange etapa osoko Atzerriko Hizkuntzaren (Ingelesaren) arlorako; Natur Zientziak 1. mailarako; Biologia eta Geologia 3. mailarako; Matematika 1. mailarako; Gaztelania eta Literatura 1. mailarako. Batxilergorako proiektu hauek ere baimentzen dira: Bonus 1 eta 2 eta New Impact 1 eta 2 Atzerriko Hizkuntzaren (Ingelesaren) Arlorako; Fisika eta Kimika 1. mailarako; Biologia eta Geologia 1. mailarako; Gaur Egungo Munduko Historia 1. mailarako; Matematika 1. mailarako eta Gaztelania eta Literatura 1. mailarako.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilaria irailaren 30eko 339/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oxford University Press argitaletxeak DBHrako dituen proiektu editorial hauek baimentzea: New Thumbs up eta Oxford Exchange etapa osoko Atzerriko Hizkuntzaren (Ingelesaren) arlorako; Natur Zientziak 1. mailarako; Biologia eta Geologia 3. mailarako; Matematika 1. mailarako; Gaztelania eta Literatura 1. mailarako. Batxilergorako proiektu editorial hauek ere baimentzea: Bonus 1 eta 2 eta New Impact 1 eta 2 Atzerriko Hizkuntzaren (Ingelesaren) Arlorako; Fisika eta Kimika 1. mailarako; Biologia eta Geologia 1. mailarako; Gaur Egungo Munduko Historia 1. mailarako; Matematika 1. mailarako eta Gaztelania eta Literatura 1. mailarako eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea.

2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Ataleko Ikasliburu eta Materialen Unitateari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta Oxford University Press argitaletxeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0209403