121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1253/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Aranguren Ibarreko Arau Subsidiarioak Mutiloabeitiko UO16 MB unitateko 668 lurzatian aldatzeko espedientea, Tamboga 1000 Asociados, S.L. enpresak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Aranguren Ibarreko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian adierazten den determinazioa betetzeko baldintzapean.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Aranguren Ibarreko Arau Subsidiarioak Mutiloabeitiko UO16 MB unitateko 668 lurzatian aldatzeko espedientea, Tamboga 1000 Asociados, S.L. enpresak sustatua, behin betikoz onestea, betiere ondoko determinazioa betetzen bada: lurzati horretarako proposatutako erabilera honela geldituko da: bulegoak, saltokiak, ostatuak, UO 16 MB unitatearen (lehen III. sektorea) barrenean egonik, unitate horrendako dotazio gisa kontsideratuko direnak.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraituz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Aranguren Ibarreko Udalari eta sustatzaileari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0209367