121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1252/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, "Sarrigurengo Ekohiria" Udalez gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala 3-A eta 3-B unitate morfologikoetako lerrokaduretan eta sotoen okupazioan aldatzeko espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak maiatzaren 24an eman zuen 826/2002 Foru Aginduaren bitartez, behin-behinekoz onetsi zen izenburuko espŠdientea.

Foru Agindu hori 2002ko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (73. zk.) argitaratu zen eta hilabete batean paratu zen jendaurrean, alegaziorik batere jaso gabe.

Hori horrela, eta ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. "Sarrigurengo Ekohiria" Udalez gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala 3-A eta 3-B unitate morfologikoetako lerrokaduretan eta sotoen okupazioan aldatzeko espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraituz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Eguesibarko Udalari eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita hiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0209366