121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

714/2002 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" proiektua behin betikoz onesten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak, maiatzaren 24ko 501/2002 Ebazpenaren bidez, "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" proiektua teknikoki onetsi eta 20 egun baliodunetan jendaurrean jarri zuen, hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda barne. Ebazpena 2002ko ekainaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (76. zk.) eman zen argitara.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuaren arabera, epe horretan ez da alegazio bat ere aurkeztu. Hori dela-eta behin betikoz onets dadila proposatu du.

Hori horrela, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "N-121 errepidearen gainean, Beriainen, oinezkoentzako pasabidea egitea" proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Beriaingo Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea. Ukituriko titularrei ere jakinaraziko zaie, banan-banakako zitazio zedularen bidez. Aditzera ematen da argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

3. Ebazpen hau Beriaingo Udalera, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjapetzapen Atalera eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0209073