121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

645/2002 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-624 Azkoien-Andosilla errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Azkoiengo saihesbidea-Azkoiengo gainak" izeneko proiektua prestatzeko lanak esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legeko 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Herrilan zuzendari nagusiak uztailaren 4an emandako 645/2002 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "NA-624 Azkoien-Andosilla errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Azkoiengo saihesbidea-Azkoiengo gainak".

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Esleitzeko prezioa: 47.305,00 euro.

-Esleipen-hartzailea: Ingenieros Dintra 5, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren lauan.-Herrilan zuzendari Nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0209672