121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Lucia Ciordia Ruiz andrea, bitarte baterako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Ataleko FEOGA- Bermearen Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Lucia Ciordia Ruiz andrea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Ataleko FEOGA-Bermearen Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamaseian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0209213