121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

545/2002 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-128 errepidea (Caparroso-Azkoien) zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua prestatzeko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/2001 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da ekainaren 4ko 545/2002 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: "NA-128 errepidea (Caparroso-Azkoien) zabaldu eta hobetzea, tartea: Martzilla-Azkoien" proiektua prestatzeko lanak.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Esleitzeko prezioa: 43.800,00 euro.

-Esleipen-hartzailea: Berceo Ingenieros, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren lauan.-Herrilan zuzendari Nagusia Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0209129