121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1787/2001 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko gelaz gelako 2002. urteko ileapainketa zerbitzua adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 20ko 1787/2001 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko gelaz gelako 2002. urteko ileapainketa zerbitzua.

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Urteko kanona: 300,51 euro.

-Adjudikazio-hartzailea: Lacariz S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0209154