121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1334/2002 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko Nafarroako Odol Bankurako serologiako erreaktiboen 2002ko hornidura adjudikatzen duena (8/2002 lehiaketa publikoa).

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 18ko 1334/2002 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko Nafarroako Odol Bankurako serologiako erreaktiboen hornidura 2002. urteko (8/2002 lehiaketa publikoa).

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Esleipenaren prezioa: 227.997,00 euro, BEZa barne.

-Adjudikazio-hartzailea: Abbott Científica, S.L.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0209150