121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (89-12-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (90-03-02ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Comercial Arre Motor, S.A. Jarduera: auto ibilgailuen erakustoki, salmenta eta konponketarako eraikina. Tokia: Irungo errepidea, 6, Arre (Ezkabarteko Udala).

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Ezkabarten, bi mila eta biko irailaren bian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0209714