121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1117/2002 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroetan sortzen diren analisirako laginak bildu eta dokumentazioa garraiatzeko 2002ko zerbitzua adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikulua betetzeko, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 10eko 1117/2002 Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroetan sortzen diren analisirako laginak bildu eta dokumentazioa garraiatzeko 2002ko zerbitzua.

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Esleipenaren prezioa: 36.000 euro, BEZa barne.

-Adjudikazio-hartzailea: Microtransportes Begué S.A.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0209155