III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O R K O I E N
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ezen Alkatetza honen ebazpenaz lizentzia eman dela honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako:
Lizentzia eman zen eguna: 2002ko abuztuaren 27a. Eskatzailea: Bricoarte Rudi, S.L. Jarduera: altzariak erakutsi eta saltzea, eta brikolajea. Tokia: Mendikur industrialdea, 12.
Orkoienen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zazpian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: A0209498