121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E T E L U

Jarduera sailkatuak

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: María Dolores Estefanía Olaetxea Estanga. Jarduera: okindegiko prestalekua paratzea. Tokia: San Pedro kalea, 5, Atabalenea etxea.

Betelun, bi mila eta biko irailaren seian. El Alcalde, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: A0209809