121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

77/2002 FORU AGINDUA, irailaren 26koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Iruñeko "Valle del Roncal" ezgaitu psikikoen zentroan zoru hoztaile bidezko klimatizazioa instalatu eta gas horniketa egiteko lanak lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak lizitaziorako dei egiten du, Iruñeko "Valle del Roncal" ezgaitu psikikoen zentroan zoru hoztaile bidezko klimatizazioa instalatu eta gas horniketa egiteko lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Xedea: Iruñeko "Valle del Roncal" ezgaitu psikikoen zentroan zoru hoztaile bidezko klimatizazioa instalatu eta gas horniketa egiteko lanak.

Adjudikazioa: lehiaketa publiko irekia.

Lizitazio prezioa: 260.961,49 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: 4 hilabete.

Kontratisten ezaugarriak: J taldea, 2. azpikategoria, d kategoria.

Aurkezpena: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

Agiriak: jatorrizkoak nahiz kopia kautotuak aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuko erregistroan (Yanguas y Miranda kalea, 27 behea, 31003 Iruña), edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan.

Klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude, goiko helbidean eta interneteko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/dgbs/obras/index.htm.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko eguna eta tokia: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta seigarren egun balioduneko 12:00etan, eta larunbata bada hurrengo egun baliodunean, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuan, Yanguas y Miranda kalea, 27 behea, 31003 Iruña.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita seian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: a0210445