121. ALDIZKARIA - 2002ko urriaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Onesten ditu Produkzio Integratuko arauen arabera egindako produktuak begiratu, kontrolatu eta ziurtatzeko tarifak.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak, arautzen baititu produkzio integratua eta handik sortutako produktuen bereizketa, Produkzio Integraturako Kordinazio Batzordeari esleitzen dio besteak beste Foru Dekretu honen inguruan interesgarriak diren gai guztien berri emateko eginkizuna, eta bereziki Produkzio Integratuaren erregulazioa, praktika eta sustapena hobetzeko moduko neurri guztien berri.

Halaber, 1998ko abenduaren 28ko Foru Aginduan, zeinak arautzen baititu Nafarroan Produkzio integratua egiteko erregistroa eta kontrol sistema, bere 5. artikuluan finantzabideaz ari dela zehazten du Koordinazio Batzordeak aditzera emanen duela zer tarifa proposatzen dituen kontrol eta Ziurtagiri entitateak bere funtzionamendu kostuak finantzatzeko, prezio horiek aplikatu baino lehen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren oniritzia behar baitute.

Nekazaritza eta Nekazaritzako Finantzaketaren Zerbitzuak 2002ko ekainaren 24an eman txostenak dio nola Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak erabaki zuen adostasun txostena ematea kontrol eta ziurtagiri entiteak proposatzen zituen prezio unitarioen alde, Produkzio Integratua begiratu, kontrolatu eta ziurtatzearen aldera.

Hortaz, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kontrol eta Ziurtagiri entitateak Nafarroan Produkzio Integratuko arauen arabera egindako produktuak begiratu, kontrolatu eta ziurtatzeari dagozkion egintzen aldera proposatzen dituen tarifak onestea, honako taula honetan ageri denez:

a) Nekazariendako:

Barazkia: Zainzuria, kruziferoak, urazak, orburuak, arbolak eta industriako tomatea: 15 euro/hektarea, urte bakoitzean.

Berotegiko barazkiak (30)

Barazkia: Arroza: 12 euro/hektarea, urte bakoitzean.

b) Moldatzaile eta barazki freskoen biltzaile eta saltzaileendako:

-Urtero 60 euroko kuota finkoa, plus 5na euro erabiliriko mila etiketarengatik.

c) Eraldatzaileendako:

-Urtero 100 euroko kuota finkoa.

2. Tarifak hauek 2001. urtean aplikatuko dira, atzerako eraginaz, aurreko egoeraren aldean merketu badira.

3. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko helegitea jartzea Nafarroako Gobernuan, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin bat (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen dira Ebazpen honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, bereziki 2001eko maiatzaren 14ko Ebazpena, kontrol eta ziurtagiri entitateak proposatu dituen tarifak onetsi zituena.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bian.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A0209511