116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

196/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Castejongo Udalaren herrilurreko 14.887 metro koadroren desafektazioa onesten duena, gero haren erabilera lagatzeko.

Castejongo Udalak 14.887 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 5. poligonoko 198. lurzati osoari dagokio.

Proposaturiko desafektazioaren xedea lur horien erabilera Ecoemergencia, S.A. enpresari lagatzea da, 25 urtez, urteko kanon baten truke, suteei aurrea hartzeko langileak prestatzeko zentro bat paratzeko. Epe hori bukatuta, elkarren adostasunarekin baimena luzatzen ahalko da.

Castejongo Udalak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Castejongo Udalaren herrilurreko 14.887 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori 5. poligonoko 198. lurzati osoari dagokio.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Castejongo Udalari desafektatutako lurren erabilera Ecoemergencia, S.A. enpresari lagatzeko, 25 urtez, urteko kanon baten truke, suteei aurrea hartzeko langileak prestatzeko zentro bat para dezan. Epe hori bukatuta, elkarren adostasunarekin baimena luzatzen ahalko da.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Castejongo Udalak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Castejongo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: a0210089