116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Jarduera sailkatua

Udaletxe honetan, ondotik aipatzen den jarduera lizentziaren eskabidea aurkeztu da.

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolaren gainean otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta urriaren 22ko 304/201 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen Erregelamenduaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, 15 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatu guztiek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Ferrometal Automatismos, S.L. Jarduera: aroztegi metalikoa. Tokia: Camino Viejo de Cascante, 24, 31523 Ablitas.

Dokumentazioa ikusgai egonen da udal idazkaritzan, iragarpenak irauten duen bitartean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: A0209294