116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko irailaren 2an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, administrari laguntzaile bat administrazio araubidean eta aldi baterako kontratatzeko deialdia onetsi zen. Lanpostua, Nafarroako Foru Komunitateko Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuari atxikia, Nafarroako Gobernuak Brusselan duen ordezkaritzan aritzekoa da.

2002ko irailaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (113. zk.) argitaratutako Ebazpen horren testuan akats bat dagoela oharturik, bidezko da dagokion zuzenketa egitea.

8287. orrialdeko lehen zutabean, II. eranskinean, Informatikari buruzko gai zerrendan, honela dioen lekuan:

"2. gaia.-Windows 97. Ingurune operatiboa: idazmahaia eta haren osagaiak. Hizkera. Saguaren erabilera. Aplikazioen exekuzioa, aplikazio batzuen funtzionamendua, konmutatzea. Oinarrizko kontzeptuak: karpetak, artxiboak, Windowseko esploradorea. Zakarrontzia. Inprimatzeko administratzailea."

Honela behar du esan:

"2. gaia.-Windows 98. Ingurune operatiboa: idazmahaia eta haren osagaiak. Hizkera. Saguaren erabilera. Aplikazioen exekuzioa, aplikazio batzuen funtzionamendua, konmutatzea. Oinarrizko kontzeptuak: karpetak, artxiboak, Windowseko esploradorea. Zakarrontzia. Inprimatzeko administratzailea."

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeian.-Zerbitzuko zuzendaria, Carlos Arrieta del Valle.

Iragarkiaren kodea: a0210118