116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

915/2002 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko odontologo izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 3an emandako 885/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko odontologo izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko ekainaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (71. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko odontologo izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ALONSO EZPELETA LUIS

ALONSO TOQUERO EDUARDO

AYESTARAN OQUIÑENA ANA

DUQUELA MARMOLEJOS LUIS

FIGUERIDO GARMENDIA JORGE

GINER MUÑOZ FERNANDO

GOÑI VIAMONTE MARIA JOSE

GONZALEZ GARDE JESUS

GUEVARA PUENTES CLARA

HECK SESE SUSAN INGRID

SADA GONZALEZ MARIA ASUNCION

SAINZ GOMEZ ESTHER

Baztertuak: Inor ez.

2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik bada, horiek zuzendu.

3. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Francisco Cardona Tortajada jauna, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Aho-hortzetako Osasunaren atalburua.

Mahaiburu ordezkoa: Álvaro Gimeno Aznar jauna, Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaikidea: Estomatologo eta Odontologoen Elkargo Ofizialak izendaturiko odontologoa edo espezialitateko sendagile bat.

Mahaikide ordezkoa: Estomatologo eta Odontologoen Elkargo Ofizialak izendaturiko odontologo edo espezialitateko sendagile bat.

Mahaikidea: Francisco Javier Vidán Lizari jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatutako odontologoa.

Mahaikide ordezkoa: José Garisoain Basarte jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatutako odontologoa.

Mahaikidea: Joaquín Artazco Osés jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Antonio Morte Casabo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Mahaikide idazkari ordezkoa: Luis Larraya Galarza jauna, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Kudeaketa zerbitzuburua.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: a0208980