116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

E D I K T U A

Mankomunitateak, 2002ko ekainaren 3ko bilkuran, ondoko erabakiak hartu zituen:

1. 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi da behin betikoz. Hona hemen laburpena, kapitulutan emana:

DIRUSARREREN AURREKONTUA:

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 4.868,20 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 323.585,46 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: 60,10 euro.

Dirusarreren aurrekontua, guztira: 328.513,76 euro.

GASTUEN AURREKONTUA:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 281.003,75 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa: 31.883,69 euro.

3. kapitulua.-Korrituak: 300,51 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 6.010,12 euro.

5. kapitulua.-Inbertsio errealak: 9.315,69 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 328.513,76 euro.

2. 2001eko kontuak onetsi dira hasiera batez, eta espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean erreklamaziorik edo alegaziorik ez bada kontuak behin betikoz onetsitzat joko dira.

3. 2002ko plantilla organikoa onetsi da.

Lan kontratudun finkoak

Bi gizarte langile. Maila: B. Mailako osagarria: ehuneko 22. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Administrari laguntzaile bat: Maila: C. Mailako osagarria: ehuneko 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Izenen zerrenda

María Carmen Garraza Jiménez. Lanbidea: gizarte langilea. Maila: B. Gradua: 2. Jardunean.

María del Mar Llorente Jiménez. Lanbidea: gizarte langilea. Maila: B. Gradua: 2. Jardunean.

María Mela Fernández Arenzana. Lanbidea: administrari laguntzailea. Maila: C. Jardunean.

2002ko lan eskaintza

Hezitzaile espezializatu bat, C mailakoa. Sarbidea: oposizioa. Araubide juridikoa: lan kontratu finkoa.

Lau famili langile, lanaldi erdian eta D mailakoak. Sarbidea: oposizioa. Araubide juridikoa: lan kontratu finkoak.

San Adrianen, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Mankomunitateko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208869