116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsita

Buñuel Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2002ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001eko aurrekontuko aldaketa hau:

Kontusaila: 111-2260100. Kreditu gehikuntza, 123.954 pezetakoa, protokoloko eta ordezkaritzako kortesietarako, kontusail honen kontura finantzatua: 121-130. Administrari laguntzailearen soldata.

Kontusaila: 453-686. Kreditu gehikuntza, 110.200 pezeta, Gazteentzako Informazio Guneko informatika ekiporako, honela finantzatu baita: 70.000 pezeta, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza ordenagailuak erosteko izeneko 75501 kontusailaren kontura; eta 40.200 pezeta, berriz, diruzaintzako gerakinaren kontura.

Erabaki hori iragarki oholean argitaratu zen bai eta 2002ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ere, martxoaren 22koan. Jendaurrean egon beharreko epea alegaziorik gabe iragan denez, behin betikotzat hartzen da.

Buñuelen, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Mankomunitateburua, José Luis Urzaiz Gimeno.

Iragarkiaren kodea: A208867