116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2002ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez onetsi ere, ondoko herrilurraren desafektazioa: La Torre alderdiko 12.500 metro karratu, katastroko 1. poligonoko 201. lurzatikoak.

Desafektazioaren xedea da metro horiek 30 urtez lagatzea Sociedad de Garrochistas de Murchante izenekoari, zaldiak eta aratxeak ezten-haga bidez entrenatu eta hezteko, irabazi asmorik gabe eta jendaurreko ikuskizunik antolatu gabe.

Horren gaineko erabakia eta espedientea Udaletxeko bulegoetan azter daitezke hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak eta erreklamazioak aurkez daitezen. Hori guztia kontuan hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140 eta 145. artikuluetan, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko 280/1990 Foru Dekretuan eta haiekin bat datozen guztietan xedatutakoa.

Murchanten, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0208851